Hik hasi 17 : marrazki ekoizpenaren bilakaera

/ koordinatzailea, Joxe Mari Auzmendi ; artikuluen egileak, [Imanol Agirre Arriaga... et al.]
- Lasarte-Oria : Xangorin, 1997
- 66 or. : z.-b. ir., argk. ; 24 cm
- Hik hasi aldizkaria (Xangorin Koop. Elk.) ; 17 Ale monografikoa (Hik hasi) ; 2 .

1997/04/10
Eguneroko jardunean irakasleak erantzun beharreko erronkak ugariak izaten dira. Erronka hauen artean sakonenetakoa eta une honetan korapilatsuena behar bada, irakasleak arlo ezberdinetan duen prestakuntza da. Gizarte eta irakaskuntzan ematen ari den aldaketa azkarrak are zailagoa egiten du irakasleria arlo ezberdinetan bere burua janzteko egiten ari den ahalegina. Hamaika arrazoi bitarteko, sozialki arlo batzuei besteei baino garrantzi handiagoa emateak adibidez, artea eta marrazkia dira beharbada arrotzenak egiten zaizkigunak. Hutsune hau aldarrikatu nahirik eta kontuan izanik gure ikasleetatik zenbaitek bide hau hautatuko duela bizibidetzat, DBHra iritsi aurretik beste arlo guztietan bezala honetan ere garapen egokia funtsezkoa eta ezinbestekoa dela azpimarratu nahi dugu. Ahalik eta iritzi-espektro zabalena aurkeztu nahi izan dizuegu. Ildo honetatik, kontrajarriak diruditen artea eta psikologia elkarren ondoan jartzeko aukera izan dugu, eta kontrajarriak baino osagarriak izan daitezkeela ohartarazteko balio izan duela uste dugu. Topaketetara Euskal Herri mailan aurkitu ditugun irakasle adituenak ekartzen saiatu gara eta gai hau jorratzerakoan euskal hizlarien eskasiaz ohartu gara. Txosten batzuren aurkezpena gazteleraz izanik ere, HIK HASIk euskararekiko duen konpromezuari eutsiz, ahalegin berezia egin du hauek itzuli eta euskaraz argitaratzeko. Eskerrak eman nahi dizkiogu Carmen Maganto irakasleari, hasiera-hasieratik topaketetarako prestaketan eskaini digun laguntzagatik eta baita ere Nafar Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuari eman digun babesa eta laguntzagatik. “Haur-gaztetxoen marrazki
ekoizpenaren bilakaera” izenpean argitaratzen du HIK HASIk bere bigarren zenbaki monografikoa. Irailetik aurrera edonork esperimentatzeko moduko proposamen zehatzak eskaintzeko asmoa dugu. Honen guztiaren osagarri izateko zuen esperientzia konkretuak plazaratu nahiko genituzke. Aldizkaria bitarteko egokia izango delakoan gaude, hala bedi!
1135-4690
3
12620
Marrazketa
EIMAk onetsitako materialak
Monografiak
Baliabide digitalak
37(466EH)