Zenbakirik gabe bizi : matematika-ezjakintasuna eta haren ondorioak

Paulos, John Allen

Zenbakirik gabe bizi : matematika-ezjakintasuna eta haren ondorioak / John Allen Paulos ; itzultzailea, Josu Zabaleta Kortaberria ; begirale teknikoa, Yosu Yurramendi ; hizkuntza-begiralea, Juan Garzia] - [Bilbo] : Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, L.G. 2006 - 199 or. ; 24 cm - ZIO, Zientzia Irakurle Ororentzat (EHU) ; 5 . - ZIO, Zientzia Irakurle Ororentzat (EHU) ; 5 .

Bizi ote liteke inor letrarik gabe? Bai, jakina, baina bere izena du horrek: analfabetismoa. Zenbakirik gabe bizitzea, ongi begiratuz gero, are gogorragoa da, nahiz ez duen gure artean, eta sintomatikoa da hori, izen jakinik: bat behar eta, "matematika-ezjakintasuna" esaten zaio liburu honetan. Gabezia horren kalteak eta komeriak jorratzen ditu Paulosek saiakera zorrotz bezain jostagarri honetan. Izan ere, letra-ezjakintasunak ez du uzten gizakia hizkuntzaren tresnarik gabe, haren alderdi idatziari baino ez baitagokio, baina zenbaki-ezjakintasunak kalkulu-ahalmena bera oztopatzen du, eta hala uzten gaitu etorkizuna aurreikusteko eta begien aurrean duguna bera ongi ulertzeko baliabiderik gabe. Halako hutsen iturririk behinenak aurkezten dizkigu Paulosek, adibide hurbilez eta azalpen bixi-bixiz: portzentajeak, probabilitateak, joko-apostuak, zenbaki handiak, estatistikak, sineskeriak, inkestak, hauteskundeak...Gutxieneko matematika-jakintzarik gabe, bada, egunkariko izenburuak taxuz irakurtzeko ere ez gara gauza. Eta eskolatzen ote gaitu eskolak alderdi horretatik ere? Ala, Paulosek aipatzen duen moduan, "matematika-larri" uzkur bat baino ez dio uzten askori, gehienoi, eta horrenbestez areagotzen -defentsa-erreakzioz edo- matematika bizitzarekin zerikusirik gabeko abstrakzio bihozgabe bat delako aurreiritzi arrunta? Liburu txinpartatsu hau irakurtze hutsak ez dio inori sendatuko bertan salatzen den gaitza, baina bai begiak irekiko, irribarre kezkatiz, haren aurrean.


Innumeracy, mathematical illiteracy and its consequences

84-8373-869-4


Zientzia-dibulgazioa
Matematika
Logika matematikoa
Zientzia-dibulgazioa
Zientzia-dibulgazioa


Monografiak

510.6(035)
Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com