Giza gorputza lanean

Lenihan, John (1918-1993)

Giza gorputza lanean / John Lenihan ; itzultzaiea, Irene Aldasoro Katarain ; begirale-teknikoa, Jon Irazusta Astiazaran , hizkuntza-begiralea, Juan Garzia] - [Bilbo] : Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, L.G. 2006 - 270 or. : z.-b. ir. ; 24 cm - ZIO, Zientzia Irakurle Ororentzat (EHU) ; 4 . - ZIO, Zientzia Irakurle Ororentzat (EHU) ; 4 .

Imajina ezazu ingeniaria zarela, eta makina bitxi bat diseinatzeko eskatu dizutela: eboluzioak dagoeneko asmatua duen eta gizakia deritzon horren berdina, hain zuzen. Zer material erabiliko zenuke atal bakoitzerako, kasuan kasuko eginkizuna eta eraginkortasuna kontuan harturik? Nola antolatuko zenituzke behar diren sistemak? Izan ere, ibiltzeko (jauzi, laster, dantza... egiteko), elikatzeko, mundua hautemateko eta are pentsatzeko gai izan behar du makinak, besteak beste. Bai eta bere matxurak arian-arian bere kasa konpontzeko ere. Oso aurreraturik dago gizakiaren teknologia, baina, hura guztia erabilita ere, urrunetik ere ez zenuke lortuko berdintzerik hautespen naturalak urteen poderioz ondutako makina harrigarri hori. Saioak, hala ere, merezi du: besterik ez bada, makina naturalaren lorpenak (eta hobekizunak) balioesteko eta apailatu beharreko gizagailu horren nondik-norakoez jabetzeko. Gure gaurko jakintzaren eta (bio)teknologiaren mugak non diren ikusteko ere ez da bide txarra. Ideia horretatik tiraka atondu du Lenihanek liburu hau. Atalka ekin dio makina horren antolaera ikuskatzeari, aurrez aurre jarriz bere ingeniari-ezaguera eta biologian adituagoengandik jasoa. Ikuspuntu bereziak ematen dio originaltasuna saiakera xume bezain jakingarri honi.Ibilaldia amaitzean, ataletako irudiak bateratuz, gogoan josirik geratuko zaio irakurleari giza gorputzaren oinarrizko "diseinu teknologikoa": hobeto ezagutuko du bera den makina naturalaren zer-nolakoa.


How the body works

84-8373-870-8


Zientzia-dibulgazioa
Giza gorputza
Zientzia-dibulgazioa
Zientzia-dibulgazioa


Monografiak

612(035) 62:57(035)
Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com